XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kalibragailuaren bidez neurtzea

Kalibragailuaren hautematea gailu honek neurtu dezakeen dimentsiorik txikienari esaten zaio; zehaztasunaren menpe dago:

10 banaketatan graduaturik egonez gero: 1/10 = 0,1 mm.

20 banaketatan graduaturik egonez gero: 1/20 = 0,05 mm.

50 banaketatan graduaturik egonez gero: 1/50 = 0,02 mm.

Neurria egitean, noniusen eta erregelaren tarteek bat egiten duteneko gunera begiratu beharko dugu.

Bi gauza gerta daitezke:

a) Noniusaren zeroak erregelaren banaketa batekin egiten du bat: banaketa puntuak adieraziko digu balore zehatza milimetrotan.

b) Noniusaren zeroak ez du erregelaren inolako banaketarekin bat egiten. Honako urratsak eman beharko ditugu:

1. Milimetroak zehaztea: erregelaren zeroaren eta noniusaren zeroaren artean erregelan bertan ageri diren banaketa osoen kopurua da.

2. Milimetroen zati-kopurua zehaztea: erregelaren banaketak eta noniusaren graduazioak bateratzen direneko zenbakiak adierazten duena.

Adibidea: 10 banaketa dituen noniusa; hautematea: 0,1 mm.

a) Zeroak erregelaren banaketa batekin (21) egiten du bat: neurria = 21 mm.

b) Zeroak ez du erregelaren graduazioetariko batekin ere bat egiten:

- Erregelaren zeroaren eta noniusaren zeroaren artean dauden banaketa osoen kopurua: 3.

- Erregelak eta noniusaren graduazioak bat egiten duteneko zenbakia: 8.

8 0,1 (hautematea) = 0,8

Neurria = 30 + 0,8 = 30,8 mm

Egin zenbait neurketa kalibragailu baten bidez.

Zer neurri dauka irudian ageri den kalibragailuaren ahoen artean kokaturiko piezak?